Cervezas La Salve

LA SALVEk eta Bilbao Basketek lankidetzarako hitzarmena sinatu dute

LA SALVEk eta Bilbao Basketek lankidetzarako hitzarmena sinatu dute

  • “Elkarrekin, indartsuago” leloarekin, bi markek dinamizazio plan bat jarri dute martxan. Momentuz, plan horren barruan, 46.500 LAGER AUTÉNTICA botilatxo merkaturatuko dira Bilboko taldearen logoarekin, eta kontzertuak, dastatzeak, sinadura ekitaldiak eta zozketak ere izango dira, besteak beste
  • LA SALVEk botilatxo bakoitzaren salmentaren zati bat talde bilbotarrari emango dio
  • Helburua, bertako, Bilboko, bi marka balioan jartzea da, sinergiak sortzeko eta elkarren arteko ekintzak gauzatzeko
  • Hitzarmena gaur eguerdian aurkeztuko da gizartearen aurrean, La Karola tabernan ospatuko den jaian. Bertan LA SALVEko eta Dominion Bilbao Basketeko ordezkariak elkartuko dira, hurbileko pertsonekin, adiskideekin eta bazkideekin batera

Cartel La Salve y Bilbao Basket

Saskibaloia eta garagardoa bikote irabazlea dira, baina, gainera Bilbo gehitzen bazaie, emaitza apustu segurua da. Hori berori pentsatu zuten LA SALVE garagardo markako eta Dominion Bilbao Basket taldeko arduradunek duela hilabete batzuk, gaur gauzatu den bi marken arteko lankidetza bultzatzen hasi zirenean.

Hitzarmena gaur aurkeztu dute komunikabideen artean Eduardo Garate Dominion Bilbao Basketeko Zuzendari Nagusiak eta Eduardo Saiz LA SALVEko sustatzaileak. Akordioa gizartearen aurrean aurkezteari dagokionez, gaur eguerdian LA SALVEko eta Dominion Bilbao Basketeko ordezkariek jaia egingo dute La Karola tabernan (Olabeagako kaia, 22), eta bertan hurbileko pertsonak, adiskideak eta bazkideak elkartuko dira.

“Elkarrekin, indartsuago” akordioaren claim-ak esaten duen bezala, bi markek euren jatorria, Bilbo, balioan jartzeko apustua egin dute, bertatik bultzada hartzeko eta sinergiak sortzeko eta elkarren arteko ekintza plan indartsua martxan jartzeko lotura gune gisa.

Saizek azaldu duenez, “duela urtebete eta erdi baino pixka bat gehiago merkatura itzuli den LA SALVE bezalako marka batentzat, Domimion Bilbao Basket bezalako taldearekin lortutako lankidetza akordioa oso gauza garrantzitsua da. Kirola gure balioetako bat da, eta apustu indartsua ari gara egiten horren alde. Uste dugu oso garrantzitsua dela bertako bi marka elkartzea eta batera ekintzak gauzatzea, elkarrekin, indartsuagoak garelako”.

Dinamizazio plana

Gauzatuko den lehenengo ekintza, LAGER AUTÉNTICA edizio bereziko 46.500 botilatxo merkaturatzea izango da, Bilboko taldearen logoarekin. Botila horiek salgai daude dagoeneko Simply Bizkaiko 24 dendatan eta Lurraldeko 30 tabernatan.

Gaur goizeko ekitaldian, Simply Market Bizkaiko sareko saltokietan aurreikusitako dinamizazio planaren berri ere eman da. Saizek adierazi duen bezala, “lankidetza akordioa aktibatzeko planaren lehenengo ekintzak urtarrilean, otsailean eta martxoan gauzatuko ditugu, eta lau musika ekitaldi eta Durangoko, Mungiako eta Bilbon dauden Autonomia eta Henao kaleetako erreferentziazko denden klubeko ekitaldiak izango dira. Lokal horietan bertan garagardo dastatzeak egingo ditugu otsaileko hirugarren astean. Hori akordioaren hasiera baino ez da. Helburua sinergiak sortzen eta elkarren artean ekintzak gauzatzen jarraitzea baita”.

Garatek, bere aldetik, adierazi duenez dinamizazio plan horren hasieran, “Dominion Bilbao Basketek partida bakoitzerako bi sarrera emango ditu, eta LA SALVEk sare sozialen bitartez banatuko ditu. Horrek akordioa sustatzen lagunduko digu. Eta beste alde batetik, gure jokalarietako batzuk erreferentziazko Simply lokaletara joango dira botilatxoak sinatzera. Otsaileko lehenengo astean izango da hori”.